89. iruzkina, 2002ko maiatzaren 15a
Israel/Palestina: Gero eta okerrago
Bi abertzaletasunen arteko gatazka etenik gabekoa izan da Lehen Mundu Gerratik hona. 1945an bietariko inor ez zegoen prest besteari legitimitatea emateko; arabiar abertzaleek sionistak atzerritartzat zeuzkaten, inongo berezko eskubiderik gabekoak. Besteek aldiz, Palestina osoko lurralde guztiak "juduen etxe nazionala" izan behar zutelakoan zeuden. Britainiarrak, bertan agintzen zutenak, hitz eta putz aritzen ziren, amairik gabe. Baina oro har afektatuak eta aztertzaile geihentsuenak sionisten alde baino arabiarren alde jartzen ziren gehiago.
1945-47ko munduko eztabaida politikoan, arabiarrak ahulduta zeuden. Arabiar zuzendari asko (eta bereziki Jerusalemgo Mufti handia) Ardatzeko potentziekin aliatu ziren. Sionistek europarren kulpa sentsazioa zuten beren alde naziek juduekin egindako garbiketarengatik. Sobietar Batasunak britainiarrak Ekialde Hurbiletik kanpo ikusi nahi zituzten eta gauza bera gertatzen zen Estatu Batuekin (esaten ez bazuten ere). Hala ere, britainiarrek alboratze orokorra erabaki zuten, ez bakarrik palestinatik baita Grezia eta Turkiatik ere.
Honela, britainiarrek babestutako lurrak askatuko zituztela adierazitakoan, Nazio Batuek lurraldearen banaketaren aldeko bozka egin zuten; arabiar estatuak eta inor gutxi gehiago ukatu zen erabaki honetara. Sionistek gogo txarrez onartu zuten banaketa (haserako zentzugabeko mugekin), baina oinarria Estatu bat izatea zela baloratu zuten. Edozein Estatu, gerora bertatik haien aldarrikapenak plazaratu ahal izateko. Erabaki hura oso azkarra izan zen ikuspuntu politiko batetik. 1948ko maiatzaren 15eko independentzia aldarrikatu zenean, Estatu Batuek eta Sobietar Batasunak lanak izan zituzten independentzia onartzen lehena zein izan.
Arabiar Estatuek, palestinar mugimendu nazionalista martxan ez zegoenez, gerora galdu zuten gerra aldarrikatu zuten, eta mugak mugitu egin ziren; mugitu, Israelgo Estatu independientearen aldera. Israelek kontrolatzen ez zituzten lur zati batzuk gehitu zituzten Jordania eta Egiptok. Jakina den moduan beste bi gerra izan ziren Israel eta Arabiar Estatuen artean, 1967 eta 1973an. Hauen ondorioz Israelek Cijordania eta Gazako lerroaren kontrola lortu zuen (Sinai eta Golaneko gainak ere bere gain hartuz). Palestinaren Askapenerako Erakundea, palestinar nazionalismoaren erakundetzea irudikatzen duena, 1964an sortu zen baina ez zuen benetako garrantziarik izan 1967ko gerrara arte. 1969an Yaser Arafat lider bihurtu zen.
Erasoen lehen etena Camp Davideko Akordioa izan zen 1978an Egipto eta Israelen artean. Bake hitzarmen bat ekarri zuen honek eta Sinaiko eremua Egiptori itzuli ahal izan zitzaion. Borroka fase berri bati eman zitzaion hasera bi nazionalismoen artean. 1945etik 1978ra, bi aldeek posizio absolutista erakusten zuten. Golda Meirrren esaldi batek zioen moduan, Israeldarren argudioa zen ez zegoela deus Palestina deitzen ahal zenik (izatearren Jordaniaren zati batez mintzatzen ahal zela). Beraz, britainiarren agindupean egondako eremuan ez zegoela inolako Palestinar Estaturik kokatzeko. OLPren sorrerako deklarazioan Israelgo estatuaren izaera ez zen onartzen.
1978 eta 2000 arteko urteak "moderatuen" garaiak izan ziren- hau da, bi aldeetatik konpromezu bat posible zela eta horren ondotik bi Estatuek bakea lortzen ahalko zutela. Nola ez, alde bakoitzak espero zuena zen beste aldeak egingo zituela uzte nabarmenenak, baina gutxienez alde bateko eta besteko buruzagiek (gehientsuenak) beren populazioaren babesarekin (zati handi bat behintzat) bakeaz mintzo ziren. Garai horien une gorena Osloko akordioen garaia izan zen. Noski, alde batean eta bestean baztertzen zituztenik ere bazegoen, erabat gainera eta bortxaz. Baina munduko potentzia gehienak eta israeldar eta palestinar gehienak ziurrenera Osloko akordioek balio izanen zutelakoan zeuden, azkenean balio izatea nahi zuten.
Ez zen horrela izan. Egun hauetan denak larri dabiltza bata besteari errua egotzi nahian. Gaiztoetan gaiztoenak Ariel Sharon eta Yaser Arafat dira, baina zintzo hitz eginez, nori inporta zaio? Izan ere Osloko gertakarien ostean egun dagoen gerra etorri baitzen. Israeldar gobernu eta indar armatuak palestinar eremuetan sartu eta haien ustez justifikatua dagoen guztia egiten dute. Militarki palestinarrak baino indartsuagoak direnez, izugarrizko kalteak sor lekizkieke. Palestinarrak, askoz ere ahulagoak izanda, ekintza suizidak egiten dituzte. Etorkizun laster batean ez dirudi gainera honek konponbiderik izango duenik.
Mundu guztiko hiztegia ere aldatzen ari da. Likudek publikoki esan du denok genekiena eta pribatuan pentsatzen zuena: inoiz dela izanen estatu palestinarrik. Palestinar ekintzaileen artean ere beste oihu hau zabaltzen ari da "Juduei heriotza!" Kanpoko herriei dagokionean aldaketa nabarmena gertatzen ari da. 1945-1978 arteko urteetan, ekialdeko munduan, Israelen aldeko jendea erdialdeko ezkerrean antzematen zen orohar (modu berean munduko judu gehienak han zeuden). Eskuinak arabiarren aldeko joera zuen, askotan jasotako herentzia antisemitarengatik. 1978 urtearen bueltan, gutxi gora behera, gauzak aldatzen hasi ziren. Israeldarren aldeko jendea erdialdeko eskuinera mugitu zen (baita eskuin muturrera ere). Munduko juduen eta baita Israelen joera ere horixe izan zen. Edialdeko ezkerra, mundu mailan, palestinarrena aldera mugitu zen.
Israel/Palestinaren arteko gerra honek amaiezina dirudi eta ez daukala mugarik, hein horretan giroa gero eta beroago dago. Beste garai batzuetan muturreko insulto zirenak, egun gaur eta bihar eta etziko iritzi bilakatu dira. 1978az geroztik talde moderatu edo bakezaleek bizi izandako tolerantzia mugatua orain 2001-2002ko bortxak zapaldu duela ematen du, bai Israelen eta baita gainontzeko mundu partean ere. Bazter horietatik borroka zabaltzen ari den inpresioa dago, bazter horietatik munduko babesleen (alde bateko eta besteko) liskarretara.
Egun bi Estatuen izaera defendatzen dutenak (inteligentzia eta balorea izanez gero) gero eta gutxiago dira eta gero eta okerrago tratatzen dira. Honakoak gero eta borroka zikinago baten artean daude sartuak eta defendatzen diren estatuak 1967ko mugetan oinarrituz legaltasun handiago edo txikiagoarekin. Estatu Batuek bere deabruak ere badituzte, eta haiei muzin egiteko intentziorik gabe, biak pareko onartzearen bidetik aldentzen ari dira, eta inondik inora ez dute haien joko zelaia jokoan jarri nahi.
Epe laburrera arriskua israeldar belatzeek osatzen dute. Estatubatuarren laguntzaren %99a dute eta baita kainoiak ere (eta arma nuklearrak). Baina epe ertainera mehatxuak berberak dira bi aldeendako eta ez dago horretatik inor babesean.Ez israeldarrak, ez palestinarrak, ez juduak, ez arabiarrak eta estatubatuarrak ere. Eta ez dezagun ahantz baten batek laster arma nuklear taktikoak erabiltzen ahalko dituela.
Immanuel Wallerstein (2002ko maiatzaren 15a)
© Immanuel Wallerstein 1998, 1999, 2000, 2001.
Copyrigth-ren jabegoa, Immanuel Wallerstein. Kopia eskubide guztiak bere eginda. Iruzkinak disko gogorrean kopiatu daitezke, euskarri elektronikoen bidez hedatu edo posta elektronikoaren bidez igorri, baina ezin daitezke inongo euskarri inprimatutan zabaldu copyright eskubideen jabe den pertsonaren baimenik gabe (iwaller@binghamton.edu).